Albisteak

IES Balmseda BHI 
Urtarrilaren 28an hasiko da Balmaseda BHIn izena emateko epea, eta otsailaren 8an bukatuko da. Interesa duten pertsonak institutuko idazkaritzara joan daitezke astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara bitartean. Era berean, urtarrilaren 30ean informazio bilera egingo da Kultur Etxean, 18:30ean.
Balmaseda BHIn “A” eta “D” ereduetan ikas daiteke maila guztietan, “B” ereduan 4. mailan eta eredu “hirueledunean” 1., 2. eta 3. mailan. Halaber, modalitate irakasgaien eta atzerriko bigarren hizkuntzen eskaintza zabala da, eta irakasleak espezializatuak izateaz gainera, eskarmentu handia dute eta etengabe ari dira prestakuntza jasotzen.