Albisteak

Pandozales 
Udalak duela gutxi El Juque eta Kolitzan (Pandozales) mendi-pistaren 250 m hormigoiz betetzeko obraren lehiaketa egin du. Horrela, Pandozalesetik abiatzen den bideari jarraipena emango zaio eta horren bukaeran 8 edo 10 ibilgailurako aparkalekua doituko du. Gainera, Trapaguillako pistan egon den lur-jausia konponduko da burdinazko errailak, sare elektrosoldatua eta harri landugabeak jarrita. Azkenik, Pandozalesetik La Guineara joateko pistan dauden zuloak ere konponduko ditu. Obra horiek   Mendi  Hobekuntzen  Funtsean kargatuta egingo dira eta 64.864,54 euro balio izango dute (BEZa barne).