Albisteak

Vivienda 
Balmasedako Udalak hitzarmen bat sinatu du Nircam 2001, SL sustatzailearekin, eta horren bidez, etxebizitza eskuratzea ahalbidetu nahi zaie zailtasun bereziak dituzten kolektiboei, Etxebiden izena emanda duten 35 urtetik beherako gazteei, eta Enkarterriko herritarrei, oro har.
Halatan, BOEen prezioan salduko dira 17 etxebizitza LIBRE Balmasedako Geltoki kaleko 4 zenbakian. Etxebizitzen ezagugarriei eta prezioei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi laestacion@nircam.com helbidera edo deitu 630027804 telefono-zenbakira.
Eskaerak egiteko epea uztailaren 7ra arte gehitu da.
Hitzarmena osorik jaisteko, klikatu hemen.