Albisteak

 
Maiatzaren 12an eta 13an ospatuko dugu Balmasedako Erdi Aroko Azokaren aurtengo edizioa. Urtero bezala, artisauen eta kalitatezko produktuen azokaz gain, kaleko animazioa, antzerkiak, orekariak, tailerrak eta familia osoarentzako ekintza ugari izango ditugu. Aurtengo zehaztasun eta berritasun guztiak aditzera emateko, Enkarterriko Hiribilduko Udalak prentsaurrekoa eskainiko du datorren ostegunean, maiatzaren 3an, goizeko 11:00etan Bilboko Carlton Hoteleko Begoña aretoan .

Gehiago ikusi