Albisteak

Euskaldunen bat behar duzu? 
Sarritan euskaraz egiten duten pertsonak behar izaten dira umeak jagoteko, eskolak emateko edo aisia- zein   kirol-monitore  legez  ibiltzeko; baina, ez da jakiten nora jo. Hori ikusita, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Mankomunitateak “Berdinean Euskaraz” izeneko kanpaina abiatu dute, halako beharretarako prest dauden eta euskaraz hitz egiten duten balmasedarren eta albo-herrietako pertsonen zerrenda eskainiz. Curriculumak bildu ostean, prest dago interesa duten guraso eta gainontzeko  pertsonentzako   zerrenda,   eskaintzaren araberako kontratazioak egin daitezen. Interesik izanez gero,  jo   Euskara  Zerbitzura,  udaletxeko lehenengo solairura; edo, deitu 946800000 telefonora eta galdetu Mireni. Bi aukerak izanda, berdinean,   aukeratu  euskaraduna.