Albisteak

Nena Daconte 
Urriaren 29an, aparteko kontzertu batez gozatzeko aukera izango dugu gure hiribilduan.  Izan ere, Nena Daconte ospetsua gonbidatu dugu. Gainera, Balmasedako Mild taldeak ere joko du euren aurretik.
Kontzertua 22:00ean hasiko da San Severino plazan eta doan izango da, herriko jaietako egitarauaren barruan.
“Una mosca en el cristal” Nena Daconteren hirugarren albuma da. Antzinako eran eginiko lana da eta artistaren garapen-prozesuaren tradizioei eusten die. Lan horren 12 abestiei surrealismoa, onirismoa eta kostunbrismoa   darie,    harmonia  aberatsekin batera. Izan ere, abeslariaren lan guztiaren ezaugarria da hori.