Albisteak

Kiroldegiaren eraikuntza- lanak 

Udal igerilekuen alboan kiroldegia eraikitzen ari dela eta, duela zenbait aste kiroldegi berrirako izena aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko deia egin genuen. Proposamen asko jaso ditugu eta guztietatik hiru izen aukeratu dira:

  • BalmArena Kiroldegia
  • Errotarena
  • Kirol-Inn

Herri bozketa egingo da irabazlea aukeratzeko. Zure aukera Kultur Etxean (San Juan plaza z/g) edo Udalaren Bulego Nagusietan (1. solairua) aurkeztu behar duzu urriaren 15era arte.
Irabazleak 300 euroko saria jasoko du.