Albisteak

Nordic Walking 

Mendi-ibilbideak, BTT eta eskandinaviar jatorriko nordic walking kirol berritzailea laster izango ditugu gozagarri udalerrian bertan.
Udalak pertsona guztientzako sare bat sortzeko lan egin du.  Osasuna zaintzea eta aisialdiko momentuez modu seguruan gozatzea dira proposamenaren xedeak.
Mendi taldearen eta Balmabike BTT elkartearen lankidetzarekin eta Geotech enpresen laguntza teknikoarekin, BTT ibilbideetarako eta Nordic Walking Zentroarena eta Orbelarena mendi-ibilbideetarako, laster Udal Ibilbideen Sarearen hiru modalitateez gozatu ahalko dugu:  mendi-ibilbideak, BTT eta nordic walking modalitatea.
Era horretan, adin guztietako pertsonen gozamenerako aukerak eskainiko dira. Hiru modalitateetarako pentsatuta dauden zailtasun ezberdineko zenbait ibilbideri esker pertsona guztiek udalerriaren natur inguruneaz gozatzeko aukera izango dute. Gainera, tokiko ekonomia-garapena bultzatuko da, gaur egungo dagoena osatuko duen eskaintza turistikoa sortuz.
Balmasedako Nordic Walking Zentroa
Hala, Balmaseda Nordic Walking Guneak Zentro Sarearen parte da orain. Nazioarteko ereduetan oinarritzen da 2012an abiarazitako ekimen hau. Dagoeneko sarea 18 udalek eta hiru teknologia-parkek osatzen dute.
Jatorria herrialde eskandinaviarretan duen nordic walking edo ibilbide nordikoak iraupen-eskian dauka oinarri; bi bastoi eta arropa erosoa hartuta, gutxieneko gastua eginez osasuna edo egoera fisikoa hobetu nahi duen edozein adineko pertsonarentzat da egokia.
Udalerrian zailtasun, luzera eta desnibel ezberdineko lau ibilbide egin ahalko dira, maila oso errazetik oso zailera artekoak.
BTT ibilbideak
Udalak hiru BTT ibilbide izango ditu eta horiek seinaleztatzeko nazioarteko estandarrak erabiliko dira. BTT bizikleten erabiltzaileek izugarri gozatuko dute hiru ibilbide horiekin. Teknikoki erraza den ibilbide urdin bat egongo da. Horrez gain, ibilbide gorriak eta beltzak udalerriaren lekurik esanguratsuenak erakutsiko dituzte; hala, bakoitzak bizikletaren gainean duen trebetasuna ere frogatu ahalko da.
Mendi-ibilbideak
Mendi-ibilbideak maite dituztenek ingurumena ezagutu ahal izango dute Mendizale Federazioak homologatutako zenbait mendi-bideren bidez. GR 123 bidearen bi tartek Kolitza mendi enblematikora eta Gordexolako jauretxeetara hurbilduko gaituzte. GR 281 bidearen tarte batek Balmasedako landa ingurunean barrena eramango gaitu. Azkenik, Donejakue Bideak ere udalerria zeharkatzen du.
Udal zerbitzuak
Aste batzuk barru, udaletxean zein polikiroldegiko eraikinean dagoen informazio puntuan ibilbideen mapak eskuragarri egongo dira.  Informazioa online ere ikusi ahalko da, udaletxearen web orrian, www.balmaseda.net atarian; Nordic Walking Zentroari dagokiona, berriz, www.nordicwalkinggunea.net webgunean ere egongo da.

Jarduera bukatzerakoan edozeinek erabili ahal izango ditu pilotalekuko eraikinean prestatu diren dutxak eta komunak. Hor bertan egongo diren bi paneletan ibilbideen eta udalerriko maparen informazioa ikusi ahal izango dira. Azkenik, bizikletak prestatutako garbiketa puntuan garbitu ahal izango dira.