Albisteak

Tramitazioaren aurkezpena 

Balmasedako alkate Joseba Zorrillak eta BiscayTIK Fundazioko zuzendari nagusi Ibon Oñatek www.balmaseda.net web atariaren ezaugarri berriak aurkeztu dituzte. Atari hori BiscayTIK proiektuaren barruan egin da. Web orri berriaren bidez, Balmasedako herritarrek edozein lekutatik, besteak beste etxetik edo lanetik, egin ahal izango dituzte udal izapideak udaletxeko bulegoetara joan gabe.

Horrela, BiscayTIK ekimenari esker, Balmasedako Udalak aplikazio hauek ditu dagoeneko: sarrera eta irteeren erregistroa, espedienteen kudeaketa eta Interneteko udal ataria, eta atari horren bidez honako udal izapide hauek egin ahal izango dira telematikoki: Oin berriko eraikinen lehen erabilerako lizentzia, distantzia ziurtagiriak, hirigintzako informazioa, erroldako alta, erroldako datuen aldaketa, atzerritarren erroldaren berritzea, errolda txartela, errolda ziurtagiriak, ziurtagiri bereziak, erroldan baja emateko eskaera, banku-helbideratzeak, udal haurtzaindegietan sartzeko eskaera, eskaera-orri orokorra eskuratzea, dokumentuak aurkezteak, kexak, iradokizunak eta eskerrak helaraztea, eta hitzorduak eskatzea.

Web orri berriak mankomunitateko informaziorik eguneratuena eskainiko du ere. Modu moderno eta erakargarrian aurkeztutako eduki ugari ditu.

Horrela, BiscayTIK Fundazioak udalerri pilotu honetan egiten ari den lana osatzen ari da: batetik, herritarrek helbide elektroniko elebidun bat dutelako, doakoa eta publizitaterik gabekoa; bestetik, udalean erabiltzen diren sistema informatikoak berritu egin direlako, herritarrekin dituen harremanak errazteko, eta, azkenik, web atari berri bat duelako, herritarrei udal administrazioan egin behar dituzten izapideak “etxetik irten gabe” egiteko aukera emango diena. Horrela, denbora aurrezteaz gainera, kalitateko zerbitzu bat izango dute eta errazago egingo dituzte izapideak.