Albisteak

Seinaleztapen berria 
Aurreko urtearen amaiera aldera amaitu zuten gure hiribilduko merkataritza-seinaleztapen berria jartzen. Hiribildura ongi etorria egiteko Geltoki kalean eta Penilla kalean jarritako bi panelez gain, 5 norabideko panel jarri dira aparkatzeko gune nagusietan eta udalerrirako sarreran eta beste hiru panel gune historikorako sarreran, leku garrantzitsuenen berri emateko. Proiektu horren kostua 15.724,93 eurokoa izan da (gehi BEZ) eta Eusko Jaurlaritzak % 80ko diru-laguntza eman du. Bisitariei informazioa eskaintzeaz gain, seinaleztapen berriak ikusgai egiten du Balmasedaren irudi berria.