Albisteak

Hiriko Informazio Panel berria 
Azaroaren erdialdetik, Hiriko Informazio Panel bat dago Balmasedan, hain zuzen ere El Millonario zubiaren hasieran (Martín Mendía kalearen aldean). Eusko Jaurlaritzako Industria,   Berrikuntza,  Merkataritza eta Turismo Sailaren diru-laguntza jaso duen (guztizko prezioaren % 80 eman du) proiektu berri honen helburua da bizilagunek leku bat izatea behar dutenean udalerriko informazio garrantzitsuena eskura izan dezaten. Horretarako, Hiriko Informazio Panelak ukipen-pantaila du, eta, menu intuitiboaren bidez, lerratu eta informazioa lortu dezakegu honako gai hauen inguruan: udal zerbitzuak, Balmasedako jaiak, turismoari buruzko interesguneak, jatetxeak, egingo diren kultura-jarduerak, berriak, guardiako farmaziak, garraiobideak, etab.
Horrez gain, azpimarragarriak dira merkataritza- eta prentsa-sailak. Lehenengoan, gure hiribilduko merkataritza- eta zerbitzu-enpresa guztiak agertzen dira sektoreka banatuta, Balmadenda Merkatarien Elkarteari buruzko informazioarekin batera. Bigarrenari esker, aldiz, unean unean jasoko dugu informazioa, hainbat komunikabideri eta horien RSS zerbitzuari esker: Deia, Berria, Elcorreo.com, Gara eta Eitb.
Hiriko Informazio Panelak probaldian daude; beraz, merkataritza- edo zerbitzu-enpresaren bat konturatzen baldin bada informazioa gaizki dagoela, edo uste baldin badu bere dendari buruzko daturen bat falta dela, jar dadila harremanetan udal TEGAekin (Toki Enplegurako   eta    Garapenerako   Agentzia), 946801002 zenbakira deituz (Mirenla).