Albisteak

Dolosport 
Abenduaren amaiera aldera “Dolosport”    goi-mendirako,    ehizarako,  trekking-erako, outdoor-erako eta abarrerako ekipamenduetan espezializatutako denda zabaldu zuten Hedegile kaleko 9. zenbakian. Gainera, kaleko arropa ere saltzen dute. 18 urteko esperientzia dute eta arreta berezia jartzen dute euren bezeroei aholkuak   emateko  orduan,   aintzat  hartzen baitituzte horien nahiak eta beharrak. Dena zabalik dago astelehenetik ostiralera 10:00etik 13:30era eta17:00etatik 20:00etara. Dendaz gain, web orria ere badute (dolosport.com) eta bertan ezagutu    daitezke  euren  produktuak,  berrikuntzak eta zerbitzuak, bai eta erosi ere.
Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gerentziarekin 946802919 telefono-zenbakian.

Orri hauek baliatu nahi ditugu ekintzaile horiei eskerrak emateko Balmasedaren alde egindako apustuagatik, eta zorterik onena opa diegu. Zoritxarrez, jakinarazi behar dizuegu Natxo Argazkilaritza Estudioa itxi egin behar izan dutela eta Koordina dekorazio-denda Aldapa kaleko 22. zenbakitik 18ra (Decoraciones Javi) aldatu behar izan dela.