Albisteak

Las Laceras eta Barraconeko Bidea 
Duela gutxi zabaldu eta hobetu dute Las Laceras egoitzaren eta gune horretako errekastoaren arteko bidea. Horrela, ibiltzeko bide segurua osatu da. Bide hori dagoena baino lauagoa da, 25 metro zabal eta Pandozaleseko Pozorrubio izeneko atseden-lekuarekin lotzen da.
Bestalde, espero da datozen asteetan amaituta egotea Barraconeko Bidea, Fabio Murga tailerretatik La Herrerara doana. Balmasedari dagokion zatia orain dela hilabete batzuk bukatu zen. Bidearen hasieran garai bateko errege galtzadaren zati bat utzi da eta gainerakoa hormigoizkoa da. Zallari dagokion zatia aurki zabalduko dute, dagoeneko jarrita baitago hormigoia. Hala ere, bada 120 bat metroko zati bat, ibaitik hurbilegi dagoena. Zati hori belarrez eta lurrez egokituko da. Bide horrek bizikleta-aparkalekuak, gimnasia egiteko gailuak, eta ia hiru metroko galtzada ditu.