Albisteak

Denda berriak Balmasedan 
BalmaBizi
Abenduaren 16an BalmaBizi zabaldu zen Enkarterri etorbidearen 4. zenbakian. Hau txirrindularitzari dedikaturiko espazioa da eta bertan mota guztietako txirrindulak (mendikoak, errepidekoak….), arropak eta gehigarriak aurkitu ahal dituzu. Gainera zure txirrindula konpontzera eraman dekakezu bertara.
Denda astelehenetatik ostiraletara 10etatik 13:30era eta 17etatik 21etara dago zabalik; baita larunbatetan er,e 17etatik 21etara. Fabebook-en bidez dendari buruzko informazioa eskura dezakezu (www.facebook.com/balmabizi) eta laster denda online bat izango dute zabalik www.balmabizi.com helbidean.
Orange
Orage telefonia dendak ateak ireki ditu gerentzia berriareki. Abenduaren lehenengo egunetatik egon da zabalik, astelehenetatik ostiralera, 10etatik 13:30era eta 17etatik 20:30era eta larunbatetan 10etatik 13:30era, Hedegile kaleko 10. zenbakian.
Sakeleko telefoniaz aparte, Orangek ADSLa eta telefono finkoaren zerbitzu eta mantantzea eskaintzen die, bai enpresei bai norbanakoei, eta baita gehigarriak, aseguruak, errekargak, tarjeta bikoizketak, etab. zure sakeleko telefonoarentzat.Nahi duzun informazio guztia 946802916 telefonoan duzu eskuragarri.
Mikelenea Erloju eta Bitxi - denda
Jabetza berriarekin, pasa den azaroaren 25ean Mikelenea  Erloju  eta Bitxi-denda ireki zuten, San Severino Plazako 11. zenbakian (Lehen Ana Mari erloju-denda zena). Berezko tailerra dute eta bitxigintza, brillantegintza, erlojugintza... egiten dute. Gainera marka ezberdinak saltzen dituzte ere. Ordutegia 10etatik 14etara eta 17etatik 20etara da eta bere telefono zenbakia: 946800973.

Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiegu Balmasedaren alde apostu egin duten ekintzileei eta urte berri honetan arrakasta handiak opa dizkiegu.
Bestalde, abenduan hurrengo denden itxieraz informatu behar dugu: Pienso en mí, Natxo argazkigintza estudioa, Donde Patxe Taberna eta La Unión Taberna.