Albisteak

Oliorako zakarrontzia 
Balmasedako Udalak  6.452,16 euroan Eko3r enpresari eman dio etxeko olioaren birziklapen-sistema berriaren adjudikazioa. Enpresa horrek olio bilketaren zerbitzu osoa ematen du eta hain kutsagarria den hondakin hori murriztu, berrerabili eta birziklatzen du kalitate handiko lehengai bihurtzeko, betiere ingurumena zaindu eta babesteko helburuaz.
Horretarako, Udalak maiatzetik aurrera ezarriko duen sistema erabiliko da: lehenengo eta behin, etxeetan doan banatu diren ontzietan sartu behar da olio erabilia eta, ontzia beteta dagoenean, herrian dauden edukiontzi berrietan utzi behar da. Bi makina daude, bata Enkarterri etorbidea 2 zenbakian eta bestea, Santo Domingo plazan (Udaletxe alboan).
Ontzia beteta uztean, erabiltzaileari ontzi berria (hutsik eta garbi) emango zaio.
Ontziekin batera, triptikoak banatu dira. Triptiko horietan sistema ondo erabiltzeko informazioaz gain, etxeko olioaren birziklapenak ingurumenean dituen onuren datuak ere ematen dira.