Albisteak

Whatsapp 
Udalak WhatsApp bidez informazioa helarazteko zerbitzu berri bat jarri du abian, SMS bidezko abisuetatik aurrerapauso bat eginez. Kultura eta kirol jarduerei, zirkulazioari eta bestelako gorabeherei buruzko albisteak jaso nahi dituzten pertsona guztiek alta eman dezakete zerbitzu honetan. Horretarako, sakelako telefonoaren agendan 688717384 zenbakia gorde eta whatsapp bat bidali behar duzu "Alta" hitzarekin. Zerbitzu honekin komunikazio zuzenagoa izan ahalko da hiribilduko herritarrekin.