Albisteak

Balmasedako kalea 

Balmasedako Udalak  285.358,98 euroko diru-laguntza jaso du Eusko Jaurlaritzaren “Euskadi +” plana abiarazteko.
Lanpostu horien % 30 diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsonentzat izango dira eta beste guztiak Lanbide eta SPEE-Inemen bitartez kontratatuko dira.
Horrela, sei hilabetez honako langile hauek izango ditugu: ingurumen zaindariak; bi urteko haurren gelako dinamizatzaileak;gazteentzako, kirol jardueretarako eta Pasioaren Zentrorako dinamizatzaileak; igerilekuko eta liburutegiko langileak; “Show Cities” programa eta komunikazio-kabinetea abiarazteko eta hiri-ingurunea mantentzeko langileak; datu-baseen eta web edukien kudeatzaileak, agiriak digitalizatzeko langileak eta kirol instalazioak koordinatzeko langileak.