Albisteak

Obrak La Penilla zubian 

Bizkaiko Foru Aldundia La Penilla zubiaren bihurguneak hobetzeko lanak burutzen ari da. Hori dela eta, irailaren 9tik zubia itxita egon da eta hilabete inguru itxita jarraitzea aurreikusita dago; bitartean, ibilgailuak eta oinezkoak ezin daitezke zubitik pasatu. Hala ere, aste honetako astelehenetik, hilak 13, bizikidetzako ordutegia itzuli da alde historikora; horrela, txartela dutenak Pio Bermejillo eta Aldapa kaleetatik igaro daitezke astelehenetik ostegunera 20:00ak arte, eta ostiraletan 16:00ak arte. Gogorarazi nahi dizuegu Pío Bermejillo kalera Foru plazatik sartu behar dela, eta Aldapa kalera San Severino plazatik.