Albisteak

Polikiroldegi berriaren lanak 

Udalberriaren azken alea argitaratu zenetik, uztailean, uda izan arren, Udalaren jarduera ez da eten. Hona hemen jarduerarik  garrantzitsuenak:

  • Kiroldegiko teilatua:
    Abuztuaren 17an kiroldegi berriko teilatuaren lehengo zatia igo zuten;  20 tonako pisua zuen eta zehaztasun handiko lana izan zen. Geroago, beste zati bat jarri zuten eta hurrengo egunetan kirol instalazio berriko teilatu berezia amaituta egongo da.
    Lanak epe barruan egiten ari dira eta udaberrirako amaituta egotea aurreikusi dute.
  • Enkarterri etorbidea: alde batetik, hondoratuta edo egoera txarrean zeuden etorbideko kutxetak konpontzen hasi dira, gidari nahiz auzokideentzat traba sortzen zutelako. Urrirako denak konponduta egotea nahi dute, etorbide hori urbanizatzeko Asfaltos Uribek jarritako abalaren kargura; izan ere,  lan horiek ez zituzten ondo egin, eta horregatik zeuden kutxetak egoera txarrean.
    Bestalde, Roberto Zalbidea pintore eta eskultorea “muro de Goitia” izenekoan horma-irudia egiten hasi da. Lan hori oinarrituko da gure arkitektura oparoan, natur guneetan, landareetan, faunan…, eta, horrela, ondare eta turismo arloko beste elementu bat gehituko zaio.
    Horma-irudia egiteko aurrekontua 58.500 eurokoa da (gehi BEZa)  eta  Bizkaiko Foru Aldundiak 22.000 euroko diru-laguntza eman du. Irailaren  amaieran edo urriaren hasieran amaituta egotea dago aurreikusita.
  • El Bosque ikastetxeko leihoak: 2010/2011 ikasturtea hasi aurretik amaitu nahi dituzte El Bosque ikastetxeko leihoak eta pertsianak berritzeko lanak. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak  245.588,11 euroko diru-laguntza eman dio gure Udalari, aurrekontuaren  % 90, alegia. 
  • Argiak La Baluga futbol zelaian: La Baluga zelaian lau argi-dorre jarri  dituzte,  argi gutxi dagoenean ere FC Balmaseda gure  futbol taldeak jokatu eta entrenamenduak egin ahal izateko. Ekainean hasi ziren dorreak jartzen eta irailean  martxan hastea aurreikusi dute.   Halaber,  tribunan eta harmailetan aldaketa batzuk egin dira, Eusko Jaurlaritzaren Jolas eta Ikuskizunen Sailak eskatuta. 
  • Hobekuntzak “De las fuentes” kantoian: Udaletxearen eraikinari atxikitako kantoia (“Cantón de las fuentes” izenaz ezaguna) hobetzen ari dira: alde batetik, zaharkituta zeuden saneamendu hodiak aldatu dituzte; irailerako zoladura-lanak amaituta egongo dira. Alde historikoan dauden harlauzen berdinak erabiliko dira.
  • Espaloia Geltoki kalean: Epaitegietako eraikinaren aurrean amaitzen den espaloiaren jarraipena egin da, FEVEren geltoki aurrean, trenbide-pasagunearen bihurgunean hasten denarekin lotzeko; horrela, Geltoki kalean segurtasuna areagotu nahi da. Lan horiek egiteko hormigoia erabili dute eta alde horretako orubearen jabeei baimena eskatu behar izan diete.  Aurki geltokiko espaloiak sakonago berrituko dira eta Marina arrebei erositako lursaila garbituko da.

Egin gabe dauden lanak

Ikasturtea hastear dago  eta  hirigintzako hobekuntza-lanak aurrera doaz. Hauexek dira datozen hilabeteetan Balmasedan egingo diren lan  garrantzitsuenak:

  • Hobekuntzak udal igerilekuetan: irailean udal igerilekuetako instalazioak eta  teilatua hobetzeko obrak hasiko dira; izan ere, barruko instalazioak hondatu dituzten ur iragazpenak konpondu behar dira.  Igerilekuak zabalik egongo dira beti bezala.
  • Espaloi berriak La Magdalenan: Gizarte Segurantzaren alboko aldea hobetzeko lanak irailean hasiko dira. Alde batetik, Gizarte Segurantzaren aurreko espaloian zoladura jarriko da La Magdalena kaleko Imbiz eraikin berrian dagoen harlauza berdinak erabiliz, eta, horrela,  ingurua berdintzea lortuko da. Lan horiek amaituta, Gizarte Segurantzan kudeaketak egitera doazenek ibilgailua gehienez  15 minutuz aparkatuta utzi ahal dutela adierazten duten seinaleak jarriko dira.
    Bestalde, La Magdalenatik espaloia egingo da Gizarte Segurantzaren   atzeko aldean dagoen aparkalekuraino eta  egungo espaloia handitu egingo dute.  
  • Kubo kaleko espaloia berrituko da:  antzinako epaitegian eraikuntza lanak egiten ari den enpresa irailean Kubo  kaleko espaloia, eraikin berrien aurrean,  eraberritzeaz arduratuko da. Horrela,  espaloia zabalagoa izango da, hain zuzen ere, bi metrokoa, eta León Trucios egoitzaren aurreko espaloiarekin lotuta geratuko da.
  • Kultur Etxea handitzea: orubean azterketa arkeologiko sakona egin ostean, bi eraikinak egiten hasi dira Kultur Etxeko    zerbitzuak   gehitzeari begira.
  • La Penilla zubiko bihurguneak hobetzea: hori dela eta, zubia itxi beharko da lanen azken zatian. Bai trafikoarentzat, bai oinezkoentzat, zubia irailaren 9tik aurrera egongo da itxita.