Albisteak

Teletramitazioko Arretarako Bulegoa irekiko da Balmasedan 
Balmaseda hiria BiscayTIK proiektuan parte hartzen duten lehenengo herrietako bat da. Horretarako, gure web orria berritu dugu tramitazio telematikoa errazteko asmoz. Lehenengo fase honetan Balmasedako herritarrek 16 tramite egin ditzakete bide hori erabiliz, edonon eta noiznahi. Zer esan nahi du horrek? Udalaren interneteko gunea, www.balmaseda.net, irekita dagoela eguneko 24 orduetan eta urteko egun guztietan. Gainera, interneteko konexioa duen edozein ordenagailu erabiliz sar daiteke web gune horretan.
Bestalde, on-line tramitazioak gardentasun handiagoa eskaintzen du kudeaketa guztietan, erabiltzaileak une oro bere tramitea zein egoeratan dagoen jakin eta tramitazioaren historia ikus dezakeelako.
Sistema berria ezagutzeko eta tramitazioak on-line egiten ikasteko bulego bat izango dute balmasedarrek. Gainera, parte hartu ahal izango dute Balmasedan teknologia berrien inguruan martxan jartzen diren jardueretan.
Bulego berria, Balmasedako Teletramitaziorako Arreta Zentroa (Balmaseda TAZ), Enkarterri etorbideko 13 zenbakian (antzinako Ogasuna ) egongo da eta urtarrilaren 28an,  ostirala, 12:00etan inauguratuko da.