Albisteak

Enkarterrin Merkataritza Sustatzeko Bulegoa Balmasedan jarriko da 
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak Euskal Merkataritza Egokitzeko Plana garatu du, hau da, eguneroko lana errazteko erakunde horrek merkataritza sektorearen eskura jartzen dituen bitartekoen berri emateko informazio kanpaina.
Kanpaina horren helburua da azpimarratzea ezinbestekoa   dela  merkataritza eraginkor eta lehiakorraren alde lan egitea, hau da, gaur egungo eskariei erantzungo dien eta euren bezeroei erosketa esperientzia atseginak eskainiko dizkien merkataritzaren alde. Helburu hori lortzeko badira zenbait baliabide, besteak beste, Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa, merkataritza txikizkariaren alde Merkatarien Elkartearen batera lanean diharduten merkataritza arloko langile adituak. Horri dagokionez, Balmasedako Udalak diru-laguntza jaso du eskualde mailan bulego horiez arduratuko den langile bat kontratatzeko. Zerbitzu hori urtarrilaz geroztik eskaintzen da Enkartur-Behargintzaren eraikineko 3. solairuan, honako ordutegi honetan:
Astelehenetik ostegunera: 08:00etatik 14:30era./ Asteazkenetan: 16etatik 18:30era. (Leirez galdetu)
Bestalde, beste laguntza eta diru-laguntza batzuk ere jasotzen ditu Udalak, besteak beste: Merkataritza Modernizatzeko diru-laguntza, jardunaldiak eta mintegiak antolatzera bideratutakoak  eta  kudeaketa   "Merkataritza Bikaina" programaren bidez hobetzekoak.
Plan horri buruzko informazioa  udaletxeko bulegoetan eta Enkartur-Behargintzaren eraikineko bulegoan jaso ahal izango dute interesdunek.