Albisteak

Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa 
Laguntza behar duzu komertzio bat zabaltzeko?  Informazioa behar duzu zure komertziorako? Bada,  Nagore Hernández   Hurtado    duzu    Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoaren arduraduna (Martin Mendia 2, 3. solairua) Bulego hori Balmasedako komertzioentzako zerbitzu osoa da. Bulegoan honako zerbitzu hauek eskaintzen dira: aholkularitza hiribilduan saltegi berriak zabaltzeko, laguntza Udaleko zein beste herri administrazio   batzuetako    diru-laguntzak izapidetzeko, laguntza udalerriko komertzioa   sustatzeko   ekintzak      antolatzeko,   eta   komertzioa eskualde mailan dinamizatzeko eta hedatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren diru-laguntzari esker ezarri ahal izan da zerbitzu hau gure udalerrian. Balmasedako Udalak urtero eskatzen du diru-laguntza hori eta aurten bigarren urtez jaso dugu.
Honako hau da jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostegunera 10:00etik 14:00etara eta asteazkenetan10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30era. Harremanetarako telefono-zenbakia 946801002 da eta e-posta odc@balmaseda.net.