Albisteak

Balmaseda 
Azaroaren 12an egindako Osoko Bilkuran benin-behinean onetsi zituzten 2011rako zerga-ordenantzak, EAJren eta PSOEren aldeko botoak eta CLIren aurkakoak jaso zituztelarik.

Hirugarren urtez jarraian erabaki dute zerga eta tasa gehienen izoztea. Hori ahalegin handia da Udaleko   diru-kutxentzat; izan ere, bizi dugun krisi ekonomikoa dela eta, Udalaren ekonomia nahiko egoera zailean dago.

Zerga-ordenantza berri horietan % 2 igo da Hiri Hondakinen (zaborrak) Tasa, horixe baita lan hori egiteko kontratatutako enpresak Udalari aplikatuko dion igoera. Bestalde, arautu egin dira saltoki ibiltariak eta txosnak, eta igo egin da udal lokalak erabiltzeagatik ordaindu beharreko zerga. Horri dagokionez, Balmasedan erroldatuta ez daudenek 100 euro ordaindu beharko dute ezkontzak ospatzeko   udaletxea erabiltzeagatik.

Datorren urtean, familia ugariek hobariak izango dituzte Ibilgailuen Zergan. Horrela, kategoria orokorreko familia ugariek % 50eko beherapena izango dute bost plazako ibilgailuetan, eta kategoria berezikoek % 90ekoa.

Aztertzen ari dira Ondasun Higiezinen gaineko Zergan alarguntsei diru-laguntzak emateko aukera. Nolanahi ere, oraindik ez dute erabaki zein izango den diruz lagunduko duten kopurua.

Zerga-ordenantza horiek azaroaren 18ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren. Iragarkia 30 egunez egongo da, eta alegazioak aurkezteko azken eguna abenduaren 27a izango da.