Albisteak

Larrugin auzoa 
Ekainaren 26an (asteartea), 19:00etan, jendaurrean aurkeztuko da Larrugin auzoko Barne Erreformarako   Plan  Berezia  (BEPB)  Klaret  Antzokian. Plan hau dagoeneko 2005eko  Arau  Subsidiarioetan  agertzen zen, eta xedea da auzoko zonalde arkeologikoari balioa ematea; izan ere, gure hiribilduaren iraganeko hainbat aztarna interesgarri aurkitu dira bertan. Horrez gain, sarbideak eta urbanizazioa berritu, errekastoaren zati bat estalgabetu, aparkaleku gehiago egin (horietako bat hilerri ondoan) eta etxebizitza berriak  eraiki  nahi  dira,  horietako  batzuk Babes Ofizialekoak. Laburbilduz, asmoa da zonaldea hobetzea eta modernizatzea.