Albisteak

Larrugin auzoa 
Larrugin auzoko BEPBren (Barne Eraldaketarako Plan Berezia) idazketa Arkitektura eta Hirigintza Bulegoa S.L., enpresari esleitu zaio. Proiektu honetarako aurrekontua  46.020 eurokoa da (BEZa barne) eta urte bateko epean bukatu behar da. Barne Eraldaketarako Plan Berezi (BEPB) honen xedea da auzoan  zuzkidura  publikoak  egikaritzea (parkeak, bideak hobetzea, eta abar) eta eraikigarritasuna handitzea 203 etxebizitzetara (BOEko 50), blokeak antolamendu barruan sartuta. Hiri-berrikuntzak auzoa arindu egingo du, eta zaindu egingo du eremu arkeologikoa.