Albisteak

UGP 
Aurtengo Gabonetan ere 1 eta 14 urte bitarteko Umeen Gabonetako Parkeaz (UGP) gozatzeko aukera izango dute gure seme-alabek. Abenduaren 26tik 30era irekita egongo da udal pilotalekuan 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Gainera, doakoa izango da. UGP josteta, musika, tailer, joko, puzgarri eta bestelakoez beteta helduko zaigu. Zehazkiago esanda, hauexek izango dira gozagarri izango dituzten ekintzak:

Egunero
-Izotz pista: Gabonetan gehien eskatzen duten ekintzetako bat da. Izotz sintetikozko pista honetan hockeyn jokatzeko patinak erabili ditzakete 7 urte baino gehiago dituztenek.
-Ludoteka puzgarriekin: bereziki 1 eta 4 urte bitarteko umeentzat pentsatutako ekintza honetan, etxeko txikienek zoru barrubiguna eta bertako hainbat ekintza izango dituzte.
-Ohe elastikoa: haurrentzako ekintzen artean klasikoetako bat da eta 4 eta 7 urte bitarteko umeentzat dago pentsatuta.

Abenduaren 26 eta 27an
-Rouling-lasterketa: aurtengo berritasunetako bat. Joko hau tutu baten barruan garatzen da. Hiruko taldeetan, umeek joan-etorria egin beharko dute lasterketa irabazteko. 7 urte baino gehiago  dituzten  umeentzat pentsatutako oreka-joko dibertigarria da.
-Har eroa: puzgarri honetan 4 eta 7 urte bitarteko umeak harraren ahotik sartu eta bidean hainbat zailtasun gainditu ostean, atzeko partetik aterako dira.
-Txapa eta eguzki-lore tailerra: abenduaren 26an baino ez dugu irekiko txapa, sticker eta eguzki-lore “fabrika” hau. 5 urte baino gehiago dituztenentzat pentsatuta dago. Nork bere txapa eta eguzki-lorea diseinatuko ditu eta begiraleak kapsuletan sartuko ditu. Brillante faltsu, brillantina erraldoi, espumilloi eta bestelakoez apaindu ditzakete txapak.
-Eskulan eta birziklapen tailerra: abenduaren 27an ikasiko dugu posible dela lehenengo begiratuan ezertarako balio ez duten materialak birziklatuz gauza erabilgarriak eta politak egitea. Itsulapikoak, yo-yoak edo kometak egin ahal izango dituzte, besteak beste. 5 urte baino gehiago dituztenentzat pentsatutako ekintza da.

Abenduaren 28 eta 29an
-Bola lehiaketa: zirkuitu itxi batean lau bola sartzen dira eta bakoitzaren barruan parte hartzaile bat egongo da. Jokoa partaideen artean lasterketak egitean datza. Guztiontzat irekitako ekintza da, baina txikienek heldu batez lagunduta parte hartu beharko dute.
-Arrantza-ontzia: 4 eta 7 urte bitarteko umeentzako puzgarria da, gure kostaldeko arrantza-ontziaren itxura duena. Barruan sekretu  itzela  gordetzen da: hainbat ekintza dibertigarri.
-Puzzle mugigarriaren tailerra: 5 urte baino gehiago dituztenentzat. Nahi duten guztiek tailerraren mahaian puzzle mugigarria egin ahal izango dute. Abenduaren 28an baino ez dugu egingo.
-Mitologiari buruzko tailerra: abenduaren 29an, 5 urte baino gehiago dituzten umeentzat izango da eta horretan Euskal Herriko hainbat izaki mitologikoren berri emango zaie.

Abenduaren 30ean
-Rokodromoa: 7 urte baino gehiago dituzten ume guztiek 7 metroko altuera duen rokodromo honetaz gozatu ahal izango dute, edozein istripu ekidingo duen arnesa eramanez.
-Ginkana pirata: puzgarria da eta horren barruan 6 urte baino gehiago dituzten umeentzako hainbat ekintza garatuko  dira.  Parte  hartzaile  bakoitzak trebezia eta kiroltasuna erakustean datza. Instalazioaren barruan ume ugarik primeran pasatu dezakete.
-Txapa eta iturrien tailerra eta kanika-lasterketa: Belaunaldietan zehar Euskadiko hainbat umeren kale-jokorik gogokoena izan da. Hainbat momentu atsegin eman dituen beste joko bat kanika-lasterketa klasikoa izan da. Horiek guztiak ere UGPn gozagarri egon dira 7 urte baino gehiago dituztenentzat.