Albisteak

Umeen Gabonetako Parkea 2010 


Aurten ere, Udalak Umeen Gabonetako Parkea antolatu du udal frontoian.
UGP abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra arte egongo da zabalik, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean baino ez da egongo itxita.
Aurten UGPn sei eremu egongo dira jarduera ezberdinetarako.
Tailerren aldean umeek apaingarriak egiten ikasiko dute, eta gero UGPko Gabonetako zuhaitzean jarriko dituzte. Horretaz gain, honako hauek egiten ere ikasiko dute: pintzekin egindako krokodiloa, orri-markagailuak, globoflexia, haurrentzako makillajea,   kirikinoak   gatzezko oreaz, arbelak   edo    apaintzeko arrosa-sortak.
Beste eremu batean puzgarri handi bat egongo da. Abenduaren 29an horren ordez beste bat jarriko da, handiagoa edo berdina.
Zortzi urtetik gorakoen eremuan scalextric handi bat, Wii kontsolak eta dantza egiteko makina egongo dira.
Gabonetako parkean mahai-jokoen eremua ere egongo da adin guztietako neska eta mutilentzat.
Txikienentzako ludotekan ere denetik egongo da: bola-igerilekua, margolanak eta jostailuen lorategia.
Atseden hartzeko leku berezia ere izango da. Bertan, alkoholik gabeko edariak, kafea eta jateko zerbait eskainiko dira.
Urtarrilaren 2an UGPk Kuko, Truko eta Bolenwaider pailazoen “Taulara” euskarazko ikuskizuna eskainiko du 19:00etan.
Aurreko urteetan bezalaxe, diskoteka egunetan (abenduaren 28a eta urtarrilaren 3a) gurasoentzako jardunaldiak antolatuko dira 18:00etatik aurrera.
Amaitzeko, UGP apaintzeko jarriko dituzten puxikak askatuko dira, eta horren ondoren, izugarrizko txokolatada eskainiko da guztiontzat.
Balmadenda Balmasedako Merkatari Elkarteak ere UGPn egon nahi du; eta horregatik, elkartearen maskota, jirafa bat, puxikak eta goxokiak banatzen ibiliko da UGPn.