Albisteak

Jesus gurutzearekin 
Sarreren salmenta
Oraindik ere ez baduzu sarrerarik, bizkor ibili. Honako leku hauetan eros ditzakezu:
- Telebancan: apirilaren 2ko 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 17:00etara. Larunbatetan 08:00etatik 14:00etara. Bestela, deitu telefono-zenbaki honetara: 901101122.
- Enkartur turismo-bulegoan (Martin Mendia, 2): Erramu igandean (apirilak 1) 12:00etatik 14:00etara eta Ostegun Santuan (apirilak 5) 17:00etatik 21:00etara.
- Klaret Antzokiko leihatiletan (San Juan plaza): Ostiral Santuan (apirilak 6), 08:00etatik 09:15era.

Ordutegiak
Aurreko urteetako ordutegiak mantendu dira:
- Azken Afariaren antzezpena Ostegun Santuan (apirilak 5), 21:30ean San Severino plazan.
- Ostiral Santuan (apirilak 6) Pilatoren Epaiketa antzeztuko da, 09:30ean, Las Monjas zelaian (Santa Clara). Halaber, 10:30ean Gurutze-bidea hasiko da hiribilduko kaleetan barrena. Frontoian amaituko da, eta bertan egingo da gurutziltzatzea.
Bertaratzen direnei ahal besteko puntualtasuna eskatzen zaie; izan ere, antzezpenak hasi baino 15 minutu lehenago sarbideak itxiko dira, mundu guztia bere lekuan behar besteko denboraz egon dadin. Behin antzezpena hasita, inor ezingo da barrura sartu, nahiz eta dagokion sarrera   eduki.   Gogorarazten   dizuegu  antzezpenak iraun bitartean debekatuta dagoela erretzea, telefono mugikorrak amatatu egin behar direla eta isilik egon behar dela, errespetu osoa adierazteko.

Herritarren eta saltokien laguntza
Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkartearen eta Balmaseda Hiribilduaren izenean, deia egin nahi diegu apirilaren 5ean, gauean, gure hiribilduan izango diren guztiei. Gure Athletic maiteak Europako txapelketan izan duen zorioneko ibilera dela eta, final-laurdenetako itzulerako partida jokatu beharko du Athleticek Shalke 04 taldearen aurka San Severino plazan, 09:30etik aurrera egingo den antzezpenaren egun eta ordu berean. Horregatik, Ostegun Santuan partida  ikusiko  duzuen  guztioi  eskatzen dizuegu ez dezazuela ahantzi San Severino plazako espazio irekian antzezpenaren kontzentrazio handieneko unea ariko direla antzezten. Errespeturik   handiena    izatea eskatzen dizuegu, eta batez ere ahalik eta gehien mugatzea futbol-partida batek eragiten dituen poza edo tristura.
Aipatzekoa da Via Crucis Elkarteak merkatariei eta ostalariei eskatu dietela euren erakusleihoak atondu eta apaintzeko, gure Aste Santu berezi eta bakarrarekin lotutako elementuak erabilita.

Aste Santuko prozesioak
Ostegun Santua (apirilak 5)
- Pausoen prozesioa: 19:00etan. San Severino plazatik abiatuko da Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz. Ondoren, abiapuntura itzuliko da.
Ostiral Santua (apirilak 6)
- Ehorzketaren prozesioa: 19:00etan. San Severino plazatik abiatuko da Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz. Ondoren, abiapuntura itzuliko da.
- Isiltasunaren prozesioa: 21:30ean. San Severino plazatik abiatuko da eta Martin Mendia kalean barrena jarraituko du. Ondoren "El Millonario" zubia zeharkatu eta hilerrirako bidea hartuko du.
- Ostegun eta Ostiral Santuko erlijio-ofizioak 18:00etan egingo dira, San Severino elizan.