Albisteak

Número de tarjeta 
Udala lanean ari da hirigune historikoa oinezkoentzat bihurtzean erosotasuna eta erabilgarritasuna gaineratzeko; besteak beste, matrikulak irakurtzean datzan sistema berria gaineratu du. Horrela, hirigune historikoan dauden zutoinek kale hauetatik igaro nahi duten ibilgailuen matrikulak "irakurri" ahal izango dituzte, horrela igarotzen uzteko, betiere horretarako baimena baldin badute. Sistema hau erabiltzea gero eta ohikoagoa da parking estalietan. Aire zabaleko parkingetan, ordea, sistema  aitzindaria  da.  Xedea  da  erabiltzaileei erosotasun handiagoa eskaintzea; izan ere, baimendutako ordutegietan kaleetan zehar sartu ahal izateko, sarbideetatik gertu jarri besterik ez dute egin beharko. Hala ere, zehaztu behar da txartelak ere erabiliko direla; izan ere, zenbait kasutan sistemak   ez   du   ahalbidetzen  irekitzea (matrikula zikin edo hondatuta dagoelako, euri-jasak direla-eta argiztapen desegokia dagoelako, eta abar).
Sistema horrek behar bezala funtzionatzeko, beharrezkoa da erabiltzaile bakoitzak Udalari txartel bakoitzarekin erabiliko duen matrikula eta txartel zenbakia ere. Azken zenbaki hau txartelaren beheko edo atzeko aldean agertzen da. Era berean, inprimaki bat bete beharko da, eta hori Enkarturreko azken solairuan edo Udalaren bulego nagusietan eskuratu ahal izango duzu, edo hemen agertzen den inprimakia helbide elektroniko honetara bidali peatonalizacion@balmaseda.net, edo Udalaren Bulegoetara eraman.

Datuen inprimakia

Sarbidea El Millonario zubitik
Beste alde batetik, El Millonario zubiko sarbidea aldatu egin da. Agintea erabili beharrean, txartela erabiliko da, eta horrez gain, matrikulak irakurtzeko sistema ere inplementatuko da, gainerako sarbideetan egingo den bezalaxe. Hori dela eta, gaur egun agintea duten auzokide guztiek aldaketak egin eta datuak eguneratu beharko dituzte Enkarturren azken solairuan.
Fidantzaren itzulera kudeatzeko, ezinbestekoa izango da agintea aurkeztea, eta txartel berriak 6 euroko fidantza izango du, gainerako oinezkoentzako kaleetan bezalaxe. Aldaketa horiek udan egingo dira, eta xedea da iraila hasieran sarbidea behin betiko abian jarri ahal izatea.
Oinezkoentzako sistema aitzindari honen inguruan edozein zalantzarik izanez gero, deitu 946801002 telefono-zenbakira (Mirenla).
Oinezkoentzako bideak udan
Ekainaren 18tik irailaren 6ra, urtero bezala, aldi berean egoteko kaleak  itxiko dira. Horrela, hirigune historikoko kaleetara honako kasu hauetan baino ezin izango da sartu: aparkalekuetara joateko, baimendutako ordutegian zama-lanak egiteko eta larrialdietarako.