Albisteak

 

Egun, aldaketa handiak ari dira egiten hirigune historikoko sarreren kontrolean eta kudeaketan. Lehen, sarbidea txartel baten bidez egiten zen, eta hilabete batzuk barru, sarbide hori matrikulak irakurtzearen bidez egingo da.

Horregatik, beharrezkoa da garajeen erabiltzaileen datu-basea eguneratzea. Udalaren herritarren arretarako zerbitzutik pasatu beharko dute, 2018ko ekainaren 1a baino lehen, dagokion alta-eskaera betetzeko; HAZen bulegoetan izango dute eskuragai. Era berean, informazio hori eta beharrezko agiriak Balmasedako Udalaren webguneko berrien atalean eskuratu ditzakete (http: //www.balmaseda.eus).

Eskaeraz gain, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Eskatzailearen NANaren fotokopia.

b) Baimena lortu nahi den ibilgailuaren zirkulazio-baimenaren fotokopia. Titularra eskatzailea izan beharko da.

c) Ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiri eguneratua, garajearen jabea bada; edo, jabea ez bada, garajea erabiltzeko eskubidearen egiaztagiria edo garajearen jabearen berariazko baimena.

Baimena partzelako emango da. Salbuespen moduan, beste baimen bat ere eman ahal izango da, azaldutako inguruabarrak aldez aurretik aztertu eta dagokion organoak onesten badu.

Inprimaki Garajeak