Albisteak

 

Oinezkoentzako kaleak

Ekainaren 18tik (ostirala) aurrera baliogabetu egingo da Pio Bermejillo eta Aldapa kaleetan zirkulatzeko beharrezkoa den bizikidetza txartela. Pibotak irekita egongo dira astelehenetik ostiralera, 08:15etik 11:30era, zamalanetarako.

Honako hauek dira egoiliarrentzako, garajeetarako, merkatarientzako eta zamalanetarako zehaztapenak:
- Hedegile kalea: San Severino plazatik sartzen jarraituko dute egoiliarrek larrialdietarako eta merkatariek zamalanetarako eta irteera Foruen Plazati (garajeak izan ezik).
- Pío Bermejillo kalea: Foru plazatik sartu ahal izango da eta San Severino plazatik irten.
- Aldapa kalea: San Severino plazatik sartu ahal izango da eta Ikastolatik irten.

Penilla

Hurrengo egunetan oinezkoentzako sarbidea itxi egingo da han dagoen pasagunea kenduko baitute. Hurrengo zenbakian emango dizuegu egingo diren obren eta obra horiek ibilgailuen trafikoan