Albisteak

Pedro Asúa Mendia 

Francisco aita santuak joan den urtarrilaren 27an izendatu zuen Pedro Asúa Mendia balmasedarra Eliza Katolikoko beato berri. Horrela, diozesiko abadearen martirioa aitortu zen: "fedeari zioten gorrotoagatik" (Egoitza Santuaren hitzei jarraikiz) hil zuten 1936ko abuztuaren 29an, Espainiako Gerra Zibilean, Kantabriako Liendo herrian.
Ezagutu   zutenek "Pedrito" deitzen zioten, eta 1890ko abuztuaren 30ean jaio zen, Ameriketan dirutza egin ostean Balmasedara itzuli zen indiano-familia batean. Arkitektura-ikasketak egin eta 1915ean, lizentziatu berri, Bilboko Albia koliseoaren proiektuan aritu zen lanean. Beste eraikin garrantzitsu batzuetan ere esku hartu zuen, hala nola, gure hiribilduko Mendia eskoletan (bere osaba Martín Mendiak ordaindu zituen), Getxoko eskoletan, Romoko Nuestra Señora de los Ángelesen, Gueñesko Hijas de la Caridad etxean edo Gasteizko San Kristobal elizan. 1920an Gasteizko Agirre seminarioan sartu zen.
Hiribilduan esaten dute abade eredugarria  izan  zela  eta  oso  arduratsua zela beragana zein bere familiagana laguntza ekonomikoa eskatzera joaten ziren pertsona pobre eta behartsuekin. Gorpuzkinak Gasteizko seminarioko kaperara eraman ziren 1956an. Beatifikazio-prozesua 1964ko maiatzaren 14an hasi zen. Beatifikatzeko ekitaldi formalak urrian izango dira Gasteizen.
Balmasedako   Udala   bera   ezagutzeko programa prestatzen ari da.