Albisteak

Pleri 

Aurkezpen publikoa
Aurreko   ekainaren  26an,  Klaret  Antzokian, Larrugin auzoko Barne Erreformarako Plan Berezia (BEPB) jendaurrean aurkeztu egin zen. Gure Hiribilduko Hirigune Historiko eta Enkarterri etorbideko hiri-berroneratzea eta gero, orain Larrugin kaleko geroko planifikazioaren txanda da.
Proiektu hau, oraingo Gobernu Taldeko konpromiso elektorala dena, arkeologia-indusketengatik atzeratu egin da batez ere. Indusketa hauetan noque (aintzinean larrua tindatzeko harraskak; auzoaren izena bera ere hortik dator) asko aurkitu egin ziren, oso ondo zaindutak mantentzen direnak eta horregatik erakargarri turistiko potentzialan bihurtzen direnak.
Gure Hiribilduko auzo enblematikoko auzotar anitzen aurrean, BEPB-ko Erredaktore Taldeak (Antón Agirregoitia eta Iñaki Arza arkitektoak buru izanda) egitasmoaren ezaugarri nagusiak azaldu zituen.
Auzoan ematen diren ezaugarri baldintzatzaileak oinarri hartuz (trenbidea, erreka, irisgarritasun arazoak, hondar arkeologikoak, e.a.), Plan honek, haien birsorkuntza osoa du helburu, bertan bizi direnen bizi-kalitatea hobe dadin, eta halaber, gure Hiribilduari baliabide turistiko berria gehituz ere.
BEPB-k 27.500 m2 inguruko azaleran du eragina, eta bertan dagoena mantentzeko irizpidepean, Plan honekin zenbait etxebizitzen eraispena proposatzen da (auzoaren sarbidean daudenak). Pertsona afektatuak auzoan bertan BOE-tan berriz ostatzeko aukera izango dute (edota haien etxebizitzak orain duten balioarengatik kalte-ordainketa hartu).
Auzoaren sarbidean enparantza handi bat zabalduko da, non hondar arkeologikoak bisitatu ahal izango dira.
Gune honetan, geroko UR-3 Hilerria unitatearekin lotuko dena (eta hemendik ere Larrugin kalera ibilgailu-zirkulazioa helduko dena), 160 etxebizitza berrien eraikuntza aurreikusten da. Hauetatik, 54 BOE-ak izango dira. Auzoko irisgarritasuna hobetuko da (bideak zabalduz eta aldapak leunduz). Gune berdeak eta erabilera publikoko enparantzak egingo dira, ehun aparkaleku berri inguru azaleran, eta hondar arkeologikoen balioa indartuko da, Kantauriko Erlaitzan hoberen zaindutak daudenak haien mailan.
Hasiera bateko BEPB-ren onespena irailean
Jendaurreko aurkezpenaren ondoren, Alkateak udal Arkitektoarekin hitzordua eskatzeko proposamena egin zien pertsona interesatuei haien zalatzak konpondu dadila eta uda bitarte dela eta, baita pertsona afektatuen babesa mantentzeko ere, Alkateak eta bere Gobernu Taldeak hasiera bateko BEPB irailera atzeratzea erabaki dute.
Hasiera bateko onespena eta gero pertsona afektatuen alegazioetarako 20 eguneko epea dagoenez, eta udako uztaila eta abuztua hilabeteak bitartean daudenez, irailera atzeratzen da epe hau, aurrean esan dugun bezala, pertsona afektatuak Plana ezagutzeko denbora izan dezaten, hala nola haien zalantzak konpondu eta beharrezko alegazioak egin dezaten.
Alegazioetarako epe hau amaitzerakoan eta (FEVE, URA, Ondare, etabarrei) dagozkien txosten sektorialak jasotzerakoan,    Korporazioko    Udalbatzak behin betiko onespena eman behar izango du.
Hala ere, Balmasedako Hiribildurako eta Larrugin auzorako garrantzitsua den Plan honen izapide garapenaren berri behar bezala emango dugu.