Albisteak

Renove Plana 

Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin batera,  etxebizitzetako leihoen Renove Plana gauzatuko du. Deialdi honen helburua da diru-laguntzak   ematea  ohiko  etxebizitzetako beiraztatutako itxituren ordez, eraginkortasun handiko prestazio termikoak dituzten beste batzuk   jartzeko.   Beiraztatutako  itxituratzat hauexek hartuko dira: berotutako leku edo guneak kanpoaldetik bereizten dituzten leihoak edo ate-leihoak, etxeko energiaren kontsumoa gutxitzeko xedez. Helburu horretarako aurrekontua 1.400.000 eurokoa da.  Diru-laguntza lortu ahal izango du berrituko den etxebizitzaren jabea den pertsona fisikoak edo juridikoak, edo haren usufruktudunak, edo haren errentariak. Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan egoteaz gain, ohiko etxebizitza izan behar da. Emango den diru laguntzaren gehieneko zenbatekoa inbertsioaren %22 izango da. Nolanahi ere, leihoaren m2 bakoitzeko emango den gehieneko diru-laguntza 450 eurokoa izango da, eta etxebizitzako emango den gehieneko zenbatekoa 1.200 eurokoa izango da.
Eskabideak egiaztatutako postaz tramitatu beharko dira, jaso izanarekin agiriarekin, 2012ko urtarrilaren 31 baino lehen, edo diru-kopurua amaitu bitartean. Honako helbide honetara igorri behar dira eskabideak:
Energiaren Euskal Erakundea
Posta kutxatila 5020
Bizkaia Plaza eraikina
Urkixo zumarkalea 36, 1. solairua
48011 BILBO

Deskargatu:
BOPVren iragarkia
Baldintza Orokorrak eta eskabide-orria
Oinarrizko Gida

Informazio gehiago eskuratzeko: www.eve.es.