Albisteak

Lanbide, Euskal Enplegu Zerbitzua 
Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, 75.000 euroko diru-laguntza eman dio Balmasedako Udalari, “Enkarterri Green” izeneko Eskualdeko Enplegu Plana osatzeko. Irailetik aurrera, Enkarterriko inplikatutako hamaika udalerriek eta erakunde adierazgarrienek batera egingo dute lan Plan bat garatzeko. Gure eskualdea garatzeko, sozio-ekonomikoki suspertzeko, berrikuntza eta teknologia berriak bultzatzeko eta bertako langabeen enplegutasuna hobetzeko xede orokorrak eta jarraitu beharreko estrategia bilduko dira plan horretan. Plana amaitzeko azken eguna azaroaren 6a izango da. Plan horri buruzko informazio zabala emango dizuegu.