Albisteak

 

Abenduaren 29ko Aparteko Osoko Bilkuran, EAJren aldeko botoekin, CLIren abstentzioarekin eta PSOEren aurkako botoarekin, behin betiko onetsi zen UR-3 Hilerria plan partziala. Probako esperientzia hori Legazpin (Gipuzkoa) garatzen ari da Orbide sozietate publikoari esker (Eusko Jaurlaritzaren menpe dago sozietate hau). Pan horri esker, hilerria ia-ia halako bi handituko da; Valdemollina, San Ignacio eta Talleres Fabio Murga dagoen zonaldera iristeko biribilgunea eraikiko da San Ignacio eta Valdemollina auzoetara iristeko bidea erraztuz eta babestutako 148 etxebizitza (BOEko 98 eta prezio tasatuko 50) eta aparkalekuak eraikiko dira. 11.000 m2 inguru utziko dira ibilgailuen sistema orokorrarako. Gainera, 5.400 m2ko erretserba utziko da FEVEren gaur egungo geltokia antzinakoarekin ordezteko.