Albisteak

Enplegua 
Lanbidek 2015eko ekitaldian enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntza-deialdia egin du. Deialdi horren babespean, Balmasedako Udalak, Balmasedan bizi diren eta Lanbiden izena eman duten13 langabe kontratatzea aurreikusi du (igeltserotzako lehen mailako bi ofizial, herri lanetarako lau peoi, sei basoko peoi eta delineatzaile bat) uztailetik aurrera.
Lehenengo eta behin, igeltserotzako lehen mailako bi ofizial, herri lanetarako lau peoi eta basoko lau peoi kontratatuko dira.
Baldintzak:
- Igeltserotzako lehen mailako ofizialak: 24 hilabeteko esperientzia gutxienez igeltserotzako lehen mailako ofizial gisa. Balmasedan bizitzea.
- Herri lanetarako peoiak: Balmasedan bizitzea.
- Basoko peoiak: Balmasedan bizitzea.
Lan eskaintza horiek Lanbideren webgunean argitaratuko dira uztailaren 2tik 12ra. Izena emateko beharrezkoa da Lanbidek ematen duen kodea izatea.
Interneterako sarbiderik ez baduzu edo ez badakizu izena nola eman, jo ezazu Lanbideren Enplegu Zentrora (Martin Mendia, 15. zenbakiko beheko solairuan, ezkerrean, lehengo hiltegia) (946800477).
Izena ematen duten pertsonen artean zozketa egingo da, hautagaien % 50 emakumeak eta beste % 50 gizonak izan daitezen, eta talde horien barruan, hautagaien % 50 diru sarrerak bermatzeko errentaren titularrak izan daitezen.
Hauexekdiralan-eskaintzarenkodeakLanbideren web-orrialdean:
- Igeltserotzako lehen mailako ofizialak: 162015004899
- Herri lanetarako peoiak: 162015004902
- Basoko peoiak: 162015004904
Zalantzarik izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara: 946801002 (balmalan@balmaseda.net)
Gainerako kontratazioak irailerako utziko dira.Informazioa aldez aurretik emango da.