Albisteak

Eskualdeko enplegu-plana 

Balmasedako Udalak, Enkarterri eskualdearen izenean, 75.000 euroko laguntza eskatuko du Lanbiden, eskualdeko enplegu-plana egiteko. Plan horrek Enkarterriko udalerri guztiak biltzen ditu.
Plana egiteko, honako hauek elkartuko dira: udalak, gizarte-eragileak, enpresak eta eskualdeko ekonomiaren eta gizartearen garapenean lanean ari diren beste zenbait  erakunde.
Epe ertainean zein laburrean, plan horren bidez jarduera zehatzak eta programa bereziak etorriko dira, beti ere tokiko enplegua sustatzeko asmotan, lan-merkatuan izandako aldaketek eragindako desorekak gaindituta.
Enplegu-planak hiru osagai nagusi izango ditu:
 a) Eskualdeko gizartearen eta ekonomiaren zein lan-merkatuaren azterketa.
 b) Helburu orokorrak eta estrategia: lan bila dabiltzanen    enplegagarritasuna      hobetzea,   tokiko    garapena    sustatzea, eskualdeko egoera sozio-ekonomikoa biziberritzea eta, batez ere, berrikuntza, garapena, teknologia berriak eta lanpostu berrien sorrera  sustatzea.
 c) Ekintza-plana: garatuko diren proiektuak zehaztea.
Hiru hilabeteko epean egingo da enplegu-plana. Enplegu-plana bukatzean, planean zehaztutako proiektuak Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, finantzatzea espero da.