Albisteak

Zubi Zaharra Plaza 
Martxoaren 21ean, gure alkateak Zubi Zaharraren alboan eraikitako plaza berria inauguratu zuen: “Zubi Zaharra plaza”. Ekitaldia Balmasedako ereserkia entzun ondoren hasi zen (egunero entzun daiteke San Juan del Moral elizan, egungo Hiribilduaren Historia Museoan). Aurreskuaren ostean isiltasuna gorde zen Japoniako hondamendian izaniko biktimengatik, eta heldu berri den udaberriari ongi etorria eman zitzaion.
Alkateak eskerrak emanez hasi zuen hitzaldia. Lehenengo eta behin, León Trucios egoitzari eman zizkion eskerrak, euren lurzorua erabilera publikorako uztearren. Gero, Viuda de Sanz eraikuntza enpresari, proiektua Udalari kosturik sortu gabe egiteagatik. Ondoren,  Oier eta Luis Padurari, sutegiko lanengatik. Azkenik Udaleko langileei eta Lorazaintzako Enplegu Tailerrari, egindako lan bikainagatik.
Datu ekonomikoei   dagokienez,   kartzela zaharraren salmentari (egun etxebizitza eraikuntza da) eta laster enkantean jarriko diren lokal, garaje eta trastelekuei esker, udalak 2,8 milioi eurotik gora jasoko ditu, aurreko horiek guztiak udalarenak baitira. Era berean, proiektu honekin eremu publikoko 600 m2 baino gehiago irabazi dira.
Alkateak aitortu zuen plaza Zubi Zaharraren alboan dagoenenez, oso kokalekua nabarmena dela, eta horregatik proiektua arreta bereziz egin dela. Alde batetik, gure historia islatu nahi izan da, zubirako ikuspegia libre utzirik; bestalde,   modernitate   aurkitzen dugu, gure Hiribilduaren irudi berriaren landare-eskulturarekin.  Gainera, plazan zenbait zuhaitz eta hiri altzari berriak daude. Hala ere, zalantzarik gabe, kokagunea da daukan gauza erakargarriena; izan ere, bertatik Kadagua ibaia, Zubi Zaharra eta San Lorenzo auzoa ikusten dira.
Amaitzeko, Joseba Zorrillak auzoa hobetzen lagunduko zuela adierazi zuen, gure gune historikoko gune beltzetako baita.