Albisteak

Izaskun Cantera 
Urtarrilaren 10ean egin zen 2014. urte hasiberri honetako lehenengo ohiko osoko bilkura. Joseba Zorrilla alkate eta zinegotziak uko egin ondoren, Izaskun Cantera Mateos (EAJ) andreak kargua  hartu  zuen  Hezkuntza, Euskara eta Gazteria zinegotzi gisa osoko bilkuraren lehengo puntuan. Aurretik 2013ko urriaren 30eko akta onetsi zuten.
Jarraian, EAJren aldeko botoekin eta gainerako taldeen kontrako botoekin onetsi egin zuten Udalaz gaindiko organoen ordezkaritza aldatzea. Horrela, Josebaren uko egiteak ekarri duen aldaketaren ondorioz, erreleboa proposatu zen Izaskunen eta Álvaro Parro oraingo alkatearen arduraldi eta erantzukizunetan. Hortaz, Parrok ordezkatu egingo du Joseba Udalaz gaindiko zenbait organotako ordezkari gisa, eta Canterak Parro ordezkatuko du. Bi salbuespen besterik ez da egongo: León Trucíos egoitzak berdin jarraituko du eta Canterak hartuko du Iosune Sainzen erreleboa Euskaltegiko Batzordean Euskara zinegotzi berri gisa.
Horrez gain, onetsi egin zen, oraingo honetan EAJren eta alderdi sozialistaren aldeko botoez eta Bilduren eta CLIren kontrako botoez, zinegotzien arduraldi partzialaren aldaketa. Alkatetzan erreleboa egin ondoren, berriz ere heldu zaio legealdi hasierako egoerari, eta horrek Alfonso Zugasti eta Garbiñe Santamarina arduraldi partzialera (% 20) itzultzea eta Kepa Intxaurbek % 30eko arduraldiari uko egitea dakar.
Bildu eta CLI taldeen abstentzioarekin eta alderdi sozialistaren eta EAJren aldeko  botoekin,  hasiera  batean  onetsi  zen  Etxeko  Laguntza  Zerbitzuaren (ELZ) Udal Ordenantza.
ELZ gizarte mailako zerbitzu publikoa da, eta xedea da etxean bertan arreta zuzena, pertsonala eta etxekoa ematea euren autonomia pertsonalean mugak dituzten pertsonei eta familiei. Horrela, erraztu egiten da euren ohiko inguruan jarraitzea eta integratzea ahalik eta kalitate handienarekin. Onespen horren bidez, honako hau lortu nahi da: ELZaren onuradun izan nahi dutenei behin betiko elementu argiak, operatiboak eta euren eskubideak eta betebeharrak ulertzen lagunduko dietenak eskaintzea.
Osoko bilkuraren lehenengo zatia amaitzeko, onetsi egin zen II Gazte Plana, Bilduren kontrako botoekin eta gainerako taldeen aldeko botoarekin.
Legealdiaren hasieran, Gazte Plana (2004ko azaroan onetsi zen) eguneratzeko konpromisoa hartu zen. Hasiera batean, Gazteria Zerbitzuaren berezko baliabideekin egin zen, eta hainbat galdeketa egin dira udalerriko jende gaztearen ikuspuntua ezagutzeko. Datu horiekin guztiekin eta “Euskadiko III. Gazte Plana 2020ko esparru orokor”-aren laguntzarekin, egiaztatu ahal izan da Balmasedako gazteen lehenengo kezka enplegua dela. Ildo horretan, Plan honek proiektu bateratuak (adibidez, Udal Gaztedi) eta berezkoak hartuko ditu oinarri, eta CLIk eginiko ekarpen bat gaineratuko da, ekintzaileentzako guneen sarea sortzearekin loturikoa.
Etxebizitzarekin loturiko gaietan, ahaleginduko dira Balmazer eskuragarri dagoen informazio guztia emateko espazioa izan dadin, eta ikusi da nola gara daitekeen CLIk alokairu gaztearen inguruan eginiko ekarpena. Sustatu egingo da lan koordinatua gainerako arloekin, besteak beste, honako gai hauetan: euskara, prebentzioa edo immigrazioa, eta balorazio gehien izan duten jarduerak egokitu egingo dira Planaren oinarri diren balioetara (parte-hartzea, nazioartekotasuna eta abar).
Osoko bilkura amaitzeko, Alkatetza dekretuen eta galdera eta eskakizunen berri eman zen.