Albisteak

Zinegotziak 

 

Joan den larunbatean, ekainaren 13an, udalbatza berriaren inbestidura saioa egin zen udaletxean; datozen lau urteetan Balmaseda udalerriak funtzionatzea kudeatuko du udalbatzak.
EAJ/PNV alderdiko Álvaro Parro Betanzosek bere taldeko zinegotzi hautatuen sei botoak jaso zituen. Bestalde, Candidatura Local Independiente (CLI) taldeko Aitor Larrinaga Garcíak ere sei boto jaso zituen; kasu honetan, lau boto bere taldeak eman zizkion, eta bi EHBildu taldeak. Udal osoko bilkura osatzen duen zinegotzi sozialista abstenitu egin zen. Berdinketa kasuetan, zerrenda bozkatuenak eskuratzen du alkatetza; hauteskunde hauetan, hortaz, EAJ alderdiak bereganatu zuen.

Inbestidura saioaren ondoren, beraz, udalbatza honela eratu zen:
Alkatea:
Álvaro Parro Betanzos (EAJ)
Zinegotziak:
Alfonso Zugasti Gómez (EAJ)
Garbiñe Santamarina Puente (EAJ)
Dorleta Zorrilla Braceras (EAJ)
Txetxu Txarramendieta Alconero (EAJ)
Izaskun Cantera Mateos (EAJ)
Aitor Ignacio Larrinaga García (CLI)
Jesús Osegui Llano (CLI)
Marta De Miguel Barcena (CLI)
Eugenio De Francisco Maíz (CLI)
Aitor Llano Lana (EHBildu)
Juan José Goioaga Zarzosa (EHBildu)
Isaac Fernández Berges (PSE/EE)