Albisteak

Errotarena kiroldegia 

Udal Kiroldegi berriak ekainaren 24, 25 eta 26an egin zuen Ate Irekiak jarduera eta Balmasedako herritar ugari erakarri zituen. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 22:00etara, izango da kiroldegiko ordutegia, eta larunbat eta igandetan, 9:00etatik 14:00etara. Ekaineko azken egunetan hainbat kiroletako doako klaseak eman dira hauek ezagutarazteko. Pilates, Spinning, Aerobic, Gym Pump, Taekwondo, GAP, Mantentzeko Gimnasia, Koreo eta Streching bezalako klaseetan izena eman daiteke honezkero. Kiroldegiko monitoreek emango dituzte klase hauek. Uztail eta abuztuko ordutegia eskaeraren arabera egingo da.
Igerilekuetako urteko bonoaren tarifari dagokionez, norbanakoaren kuotek % 5eko beherapena izango dute kontu zenbaki berean helbideratzen duten familia unitateek, baina eguneko bonoek eta instalazioen erreserbek ez dute horrelakorik izango.
Gainera, gimansioa erabiltzen dituzten pertsonek sauna erabiltzeko aukera ere izango dute. Informazio gehiago ondoko telefono zenbaki honetan: 946038543.

 

 HojaInscrip.pdf

HojaInscrip.jpg

FolletoEusk.pdf

FolletoEusk.jpg