Albisteak

Kartela 

Datorren ostegunean, urriaren 30ean, azaroaren 8an egingo den Balmasedako erreketaren antzezpena jendaurrean aurkeztuko da.  Prentsaurrekoa 11:00etan hasiko da Bilboko Carlton Hoteleko Begoña Aretoan.
1808an bere historiako atalik latzenetako bat jasan zuen Balmasedak. Independentzia Gerra bete-betean zela, Napoleon I.aren armada frantsesak eragindako sute baten ondorioz, suntsituta gelditu zen gure hiribildua, igarotzeko tokia eta bidegurutzea zelako. Iraganeko gure oinordetza zaintzeko eta ezagutarazteko xedearekin, Balmasedako Udalak, gure hiribilduko pertsona askoren partaidetzarekin eta lanarekin, erreketaren antzezlana antolatu nahi du berriz ere, 2008. urtean egin zen moduan. Orduan, gertaeraren berrehungarren urteurrena gogoratzean, hitzorduak 16.000 pertsona inguru erakarri zituen. 

• Eguna: Urriaren 30a, osteguna.
• Ordua: 11:00
• Lekua: Bilboko Carlton Hoteleko Begoña Aretoa

Bertaratuko direnak:
• Álvaro Parro: Balmasedako alkatea.
• Kepa Intxaurbe: Balmasedako Kultura, Kirol eta Jaietako zinegotzia.
• José Angel Ramón “Zarra”: Antzezpenaren zuzendaria