Albisteak

2012ko sarituak 
Guztira Bizkaiko 32 udalerritako 164 saltokik hartu dute parte Bilboko Ganberak antolatzen duen Erakusleihoen XXVIII. Lehiaketan, urtarrilaren 10ean, asteartean, 60 sari banatu ziren parte-hartzea saritzeko.
Gure hiribilduko saltokiek, bere lan- eta dedikazio-ildoari jarraiki, Lehiaketa horretan presente egon nahi izan zuten. Tokiko saltoki guztiak ahalegin handia egiten ari dira testuinguru sozio-ekonomiko zail honetan euren lehiakortasuna hobetzeko eta horren isla da lehiaketan parte hartu nahi izatea. Balmasedako 16 komertziok eman zuten izena eta euren ahaleginaren ondorio dira honako sari hauek:
- Herriko saria, tamaina naturaleko putxera bat: PIPIRIGAÑA
- Altzari eta dekorazio sektoreko saria, jatorrizko eskultura bat: LAMBARRI DECORACIÓN
- Burdingintza sektoreko saria, jatorrizko eskultura bat: DECORACIONES JAVI.
- Ostalaritzako sari berezia, Baqué Café etxeak emandako eskultura bat: PINTXO I BLANCO.
Edizio honetan, lehenengo saria Galdakaoko Usubiaga okindegiak irabazi du.
Balmasedako Udalak zorionak eman nahi dizkie, gure hiribilduan erosi eta kontsumitzeko aukera izan dezagun, goizero-goizero euren ateak zabaltzen dituzten merkatari guztiei, gure hiribilduko kaleei bizia ematen baitiete.