Albisteak

Gurutze Bide Bizidunaren eszena 
Duela hilabete batzuk, dagoeneko abian da 2013ko Gurutze Bidea prestatzeko guztia. Otsailaren 13an ireki ziren Pasioan parte hartu ahal izateko zerrendak. Izena elkartearen lokaletan eman dezakezu, 19:30etik 20:30era bitartean. Gainera, entsegu orokorrak martxoaren 12tik aurrera egingo dira. Egun horretan bertan bilera orokorra egingo da udal frontoian, 20:00etan.
"Jesusen" bazkaria
Bestaldetik, martxoaren 16an izango da “Jesusen” bazkari tradizionala, eta parte hartuko dute Kristoren azken orduak euren gorputzean jasan dituzten balmasedar guztiek, aurten Jesus izango denari, Mikel Goikoetxeari, babesa eta sostengua emateko. .
Umeentzako Marrazki Lehiaketa "Memorial Javier Santa Coloma"
Halaber, aurten umeentzako marrazki lehiaketaren laugarren edizioa izango dela. Iaztik aurrera, lehiaketaren izena “Memorial Javier Santa Coloma” da elkarteko kide zenaren omenez, lehiaketan bide-erakusle izan zen eta. Zehazki, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako haurrei zuzenduta dago, eta obrak martxoaren 13an jasoko dira. Klaret Antzokian ikusgai egongo dira martxoaren 16tik aurrera. Sariak martxoaren 21ean banatuko dira Kultur Etxean, 18:00etan.
Aurten ere Gurutze Bidearen aurkezpen ofiziala Bilbon egingo da hedabideen aurrean, eta aurrerago ekitaldiari buruzko informazio osoa helaraziko dizuegu.
Sarreren salmenta
Sarrerak eskuratzeari dagokionez, hiru bide hauetatik lortu ahal izango dira:
1- Honako toki eta ordutegi hauetan instalatutako leihatiletan:
Enkartur Turismo Bulegoa (Martín Mendia, 2):
Otsailaren 24an (igandea), 12:00etatik 14:00etara.
Martxoaren 24an (igandea), 12:00etatik 14:00etara.
Ostegun Santua (apirilaren 28a), 17:00etatik 21:00etara.
Klaret Antzokiko leihatila (San Juan plaza):
Ostiral Santua (apirilaren 29a), 8:00etatik 9:15era.
2- Telebanka
Otsailaren 18tik aurrera (osteguna), eta martxoaren 25eko 14:00ak arte (astelehena), sarrerak Euskadiko Kutxako Telebanka Zerbitzuan erosi ahal izango dira, 901101122 telefono-zenbakira deituta. Hona hemen ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 22:00etara, eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara.
3- E-posta
Norbaitek aurreko bi bideak erabili ezin baditu, eskaera egin dezake gure web orrian agertzen den e-posta helbidera idatzita (viacrucis@balmaseda.net). Bertan, sarreren eguna, kopurua eta mota adierazi beharko dira, bai eta harremanetan jartzeko e-posta helbidea ere, sarrerak eskuragarri daudela baieztatzeko, eta jakitera emateko zein den ordaindu beharreko zenbatekoa eta zein kontu-zenbakitan sartu behar den. Sarrerak leihatilan bertan jasoko dira ordainketaren dokumentua aurkeztu ondoren.
Hona hemen sarreren prezioak:
Ostegun Santua
Aulkiak: 3 euro
Orokorra: doan
Ostiral Santua
1. ilarako aulkiak: 13 euro
2. ilarako aulkiak: 11 euro
3. ilarako aulkiak: 11 euro
4. ilarako aulkiak: 9 euro
Tribuna: 7 euro
Zutik: 5 euro
Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu Gurutze-bide Bizidunaren elkarteak orain dela urtebete bat egin zuela teknologia berriekin, eta Facebook nahiz Twitter sareetan argitaratzen dituzte Gurutze Bidearekin lotutako berritasunak, ekitaldiak, hitzorduak eta berriak, hazten saiatzeko eta guztiengana iristeko denbora errealean: www.facebook.com/AsociacionViaCrucisVivienteBalmaseda eta @VC_Balmaseda.