Albisteak

Cartel 

Apirilaren 30ean, asteartea, jendaurrean aurkeztuko da Balmasedako Erdi Aroko Azokaren XV. edizioa. Maiatzaren 11n eta 12an izango da azoka. Prentsaurrekoa 11:30ean hasiko da Bilboko Hotel Carltongo Begoña aretoan.
Balmasedako Erdi Aroko Azoka estatu mailan egiten diren beste hainbesteren arteko garrantzitsuenetako bat dugu. Inguru pribilegiatuan egoteak (erdi aroko erdigune historikoan), eta sortzen den giro paregabeak eragiten dute ezberdina izatea: hiribilduko 400 herritar baino gehiagoren parte-hartzeari esker, Balmasedako eta Bizkaiko historiaren zati bat berpizten duen herri antzezpena. Garai hartako 500 jantzi baino gehiago, oihalak, kaleak apaintzen dituzten estandarteak eta banderak, eta hiribildu osoaren esku-hartzea dira egun horietan Balmasedak berriro ere denboran atzera egin eta Erdi Arora joatea lortzen lagunduko dutenak.
Kale animaziorako hainbat konpainiak inoiz ikusi gabeko ikuskizunak eskainiko dizkigute, eta, besteak beste, honako hauez gozatzeko aukera izango dugu berriz ere: akrobaziak, erdi aroko musika, su eta piroteknia ikuskizunak, elezaharretako pertsonaiak, animalia exotikoak, falkoneria, pikaroak, fakirrak, zaldunak eta printzesak. Horrez gain, antzinako lanbideen tailerrak eta mota guztietako artisau produktuak ere eskainiko dituzte erdi aroko merkatariek. Gainera, espero dute 150 merkatari baino gehiago bertaratzea.

Informazio gehiago ikusteko  

 
 
Listara joan