Albisteak

Aurkezpena 
Atzo, Kultur Etxean aurkeztu zen udalak pilotaleku inguruan gauzatu nahi duen urbanizazio-aurreproiektuaren aurretiazko azterlana. Proiektua faseka egingo da eta, batik bat, gaur egun dauden aparkaleku guztiei eustea edukiko du kontuan, baita Aste Santuko antzezpenean Calvario mendia izango den egitura iraunkorra sortzea ere, beste jarduera batzuk egiteko ere erabili ahal izango dena. Gainera, pilotalekuko zein institutuko sarbideak hobetu nahi dira eta oinezkoentzako jolaserako eta erabilera anitzeko eremuak sortu. Hori guztia eremu horrek dituen bi muga garrantzitsu aintzat hartuta egingo da: ibaia alde batetik eta trenbideak bestetik.
Irailaren 30era arte, planaren informazioa azalduko da Kultur Etxean, interesa duten pertsonek plana ezagutu eta ekarpenak egiteko aukera izan dezaten. Herritarrek egiten dituzten proposamen eta ideia guztiak ongi etorriak izango dira eta aztertu egingo dira, bete ote daitezkeen zehazteko, bideragarritasun tekniko eta ekonomikoa kontuan hartuta.

Proposamenak