Albisteak

usb 

Joan den urtarrilaren 8an eginiko Osoko Bilkuran onetsita geratu zen hasiera batez 2010erako aurrekontua, EAJren aldeko botoak, PSEren abstentzioa eta CLIren kontrako botoa jaso zituelarik.

Aurrekontua 9.250,944 eurokoa da, hau da, 2009koa baino % 28,75 txikiagoa. Nolanahi ere, aipatu behar da iazko aurrekontua oso altua izan zela, Hiribilduak inoiz izan duen altuena. Baina, 2010eko aurrekontua Balmasedako aurrekontua finkatzea dakar: 9 milioi inguru.

Diru-sarrerei dagokienez, aipatzekoa da tasak izoztearen eta eraikuntza sektorearen geldialdiaren ondorioz, I., II. eta III. kapituluak (Zuzeneko zergak, zeharkakoak eta tasak) asko murriztu direla, eta batez ere IV.a (Transferentzia arruntak). Kapitulu horretan Udalkutxa Foru Funtsaren laguntza % 15 txikiagoa izango da (759.667 euro), diru-bilketa ere txikiagoa baita. V. kapituluak ere (Ondare sarrerak) % 50 baino gehiago egin du behera, gordailuen interesek (Euriborra oso baxu dago) eta baso aprobetxamenduek (sektorea krisian dago eta zura beste leku batzuetatik ekartzen da) behera egin dutelako. Urtean zehar beherakada horiek orekatzeko aurreikusi da Kubo kaleko "Epaitegiak" eta "Espetxea" eraikin berriko 1. solairuko 27 aparkalekuak enkantean saltzea. Aparkalekuak udan banatuko dira.

Gastuei dagokienez, herritarrek dituzten beharrei erantzuteko eskaintzen diren zerbitzuen kalitate maila hobetzen jarraituko dugu,. Horretarako, gastu arrunta kontrolatu eta hiru inbertsio hauei egingo zaie aurre:

  1. Kiroldegi berria eraikitzea. Proiektua urte anitzekoa da, eta 2010ean 1.939.203,33 euro bideratuko dira horretara. Kopuru horri 2009an gordetako 3.751.193,86 euroak gehitu behar zaizkio. Guztira, 5.690.397,19 euro dira.
  2. Horkasitas jauregia birgaitzea. Hasieran 380.00 euroko zuzkitu ziren Foru Aldundiari jauregia erosteko azken ordainketa egite aldera. 2009ko ekitaldia itxi ondoren, proiektuari ekiteko diru-kopurua (3 milioi gutxi gorabehera) gehituko da.
  3. Kultur Etxea handitzea eta e-administrazioarentzako urte garrantzitsu honi aurre egiteko udal ekipo informatikoak berritzea, 2010eko Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsaren kargura.

Gainera, El Bosque ikastetxeko zurgintza-lanak egingo dira eta teilatua konponduko da.

Auzolan programaren barruan, Presa Encimerako etxebizitza sozialen behe solairuko 4 etxebizitza gaitzen ari dira erabilera sozialetarako.

Inbertsio horiei beste herri-erakunde batzuek egingo dituztenak gehitu behar zaizkie. Azpimarratzekoa da Foru Aldundiak honako hauek egingo dituela:

  • Arla industrialdea urbanizatzeko obrak berraraziko dira.
  • La Penilla zubiko bihurgunearen ibilbidea hobetuko du. Hori egiteko inbertsioa milioi erditik gorakoa izango da.