Albisteak

2011rako aurrekontua onetsi dute Balmasedan 
Abenduaren 29an hasierako onespena eman zitzaion 2011rako aurrekontua Balmaseda udalerrian. Aurrekontua 10.500.000 eurokoa da, gure Hiribilduaren historiako bigarren aurrekontu altuena (2009. urtekoa izan da handiena). Aurreikuspenak EAJren aldeko botoak eta PSOEren eta CLIren kontrako botoak jaso zituen, CLIk zuzenketa bat egin zuen  eta PSOE abstenitu egin zen.
Esan dezakegu aurrekontua plan orekatua dela gastuei eta diru-sarrerei dagokienez. Bertan, udalerriak herritarrei eskaintzen dizkien  zerbitzuen maila altuaren hobekuntza etengabea islatzen saiatu gara. Balmasedak inoiz egin duen inbertsiorik handiena 2011. urtean amaitzea aurreikusi da:  udal kiroldegi berriaren lehenengo fasea. Gainera, beste inbertsio batzuk egiten ere jarraituko dugu, besteak beste, Kultur Etxea handitzeko lanak amaitzea, Horkasitas Jauregia zaharberritzeko obren lehenengo fasea eta Dorre kaleko eraikinak eraistea.
Gastuak
Gastuei dagokienez, aurrekontu hauetan nabaritzen da Udalak gastu arruntak kontrolatzeko ahalegin handia egiten duela.  Nolanahi ere, horrek ez du eraginik izango eskaintzen dituen zerbitzuen kalitate mailan.
Aipatzekoa da inbertsio errealen kapitulua % 62 baino handiagoa dela. Igoera handia da oso, aurten  4.000.000 euro gastatuko direla aurreikusi baita. 2009an, berriz, 2.500.000 euro gastatu ziren. 100 eurotik ia 39 inbertsio errealetara bideratuko dira eta aipagarrienak honako hauek dira: kiroldegia, Dorre kaleko eraikinak eraistea (kiroldegiak baino askoz ere gastu txikiagoa du), auzo-bideak eta bide publikoak egokitzea, txikizkako merkataritza sustatu eta indartzea, inbertsioak hezkuntzan eta herriko argiak.
Arloka
Arloka, aurrekontu orokorraren esleipen handiena Kultura eta Kirol arloak jasoko du, aurrekontu osoaren % 46, hain zuzen ere. Horren arrazoia, berriz ere, kiroldegia da. Gizarte Ekintzak % 14,5 jasoko du. Azpimarratzekoa da Udalak hartuta daukan konpromisoa, batetik, diru-sarrera txikiak dituzten emakume alargunei diru-laguntzak emateko OHZ ordain dezaten, eta bestetik, zazpigarren urtez jarraian, Hirugarren Munduarekiko elkartasun proiektuetarako % 0,7 emateko.
Beste bi arlo nagusi dira Komunitatearen Ongizatea (% 10,5) eta Etxebizitza eta Hirigintza (% 7).
Azpimarratzekoa
Halaber, aipatu beharrekoa da% 8 baino gehiago hauetarako izango dela: Merkataritza Erregulazioa, Udalak Zubi Zaharra Ikastolari urtero egiten dion transferentzia mantentzea eta Hirigintza, Azterlanak eta Lan Teknikoak partidara bideratutako diru-kopuru handiaga. Azken horren igoera Larrugin kaleko Barne Eraldaketarako Plan Bereziaren (BEPB) eta estalitako igerileku berrien oinarrizko proiektuaren ondorio da. Gora egingo du, halaber, Ingurumen arloak PAES (Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza Plana) egiteko jasoko duen kopuruak; izan ere, Udalak bat egin du  alkateen itunarekin.
Behera egingo dute, berriz, % 21,5 baino gehiago lokalen errentamenduek, % 10 herri jaietako gastuek eta % 11 baino gehiago Zor Publikoak, eta Goi Zuzendaritzara eta Gobernu-organoetara bideratutako ildoak.