Albisteak

Udalbatza 

Abenduaren 26an bi ezohiko bilera egin ziren. Horietako lehenengo bileran, gure Udaleko Joseba Zorrilla alkate-udalburuak karguaren uko-egitea aurkezteaz gain, aldez aurretik onetsi egin ziren 2014rako aurrekontu orokorrak, EAJren aldeko botoekin, alderdi sozialistaren kontrako botoarekin eta CLIren eta Bilduren abstentzioekin.
Beheranzko joera izan duten zenbait ekitaldiren ondoren, oraingo honetan 7.456.873,67 euroko zenbatekodun aurrekontua aurkeztu da. Horrek esan nahi du % 10,79ko areagotzea egon dela aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
Aurrekontu horrek aurrekontu egonkortasunaren eta finantza iraunkortasunaren     helburuak      betetzen baditu ere, ez du gastuaren muga betetzen; beraz, plan ekonomiko finantzarioa egin beharko da aipatutako gastuaren edo helburuen araua bete ahal izateko urte baten buruan.
Nabarmentzekoa da azken 15 urteetan egin den diru-sarreren aurrekontu erreal eta zuhurrena dela; izan ere, horien % 100  diru-sarrera  arruntei  dagozkie   eta  bermatuta  dago  berau  betetzea onesten den unetik bertatik.

Ekonomia berpizteko planak
Ekitaldi honetarako, bi plan nabarmendu dira, eta horietarako 750.000 euro bideratuko dira Balmasedako ekonomia  maila  guztietan  lehengoratzeko. Egoera sozio-ekonomikoak eta langabezia tasa altuak bultzatuta, inbertsio handiak alde batera utzi dira, eta pertsonen aldeko apustua egin da.  Alde batetik, 500.000 euro Tokiko Enplegu Planerako (erakunde ezberdinek kontratazio berrietarako eman ahal dituzten gainerako diru-laguntza guztiei gehitu behar zaie). Beste alde batetik, 250.000 euro Tokiko Ekonomia Suspertzeko Planerako, jarduera ekonomikoa sortzeko, kontratazioak egiteko eta garai latzenak igarotzen ari diren enpresei   laguntzak   ematera   bideratzeko (merkataritzari eta ostalaritzari laguntzak, enpresei kontratuetarako diru-laguntzak emateko, garai bateko Gazte-Txokon bi enpresa mintegi, TAZ, Udal Gaztedi eta abar sortzeko).

Diru-sarrerak: 7.456.873,67 euro
1. kapituluan (zerga zuzenak), 1.489.000 euro atzeman da, hau da, aurrekontuaren % 19,97. Hori nagusiki 2013ko ordenantzetan eta aurrekontu exekuzioaren egoeran onetsitako % 2,2 areagotu izanari zor zaio.
2. kapituluan (zeharkako zergak), 2013. urteko zenbateko berbera finkatu da, hau da, 50.000 euro.
3. kapituluan (tasak eta beste diru-sarrera batzuk), 1.030.760 euro ezarri dira. Horiek diru-sarreren % 13,82 dakarte, hau da, ordenantza fiskaletan adostutakoa baino zertxobait gehiago, nagusiki 2013ko aurrekontu exekuzio egokiaren ondorioz.
4. kapitulua (transferentzia arruntak), % 17,19 areagotu da 2013. urtekoarekin alderatuta, eta aurrekontuaren % 65,02ra iritsi da, 4.848.713,67 eurorekin. Hori guztia nagusiki Udalkutxaren Foru Funtsa hobetu izanaren ondorioa da.
5. kapitulua (ondare arloko diru-sarrerak), 38.400 eurorekin, % 86,48 jaitsi da, ez baita hasiera batean diru-sarrerarik aurreikusten baso aprobetxamenduengatik.
Azkenik, 6. kapitulua (inbertsioak besterentzea) ezer gabe utzi da, baina baliteke udal lokalen eta garajeen salmentaren bat egotea urtean zehar.

Gastuak: 7.456.873,67 euro
Gastu publikoa murrizteko eta eusteko ahaleginean dihardugu, bereziki gastu arruntari    dagokionez,    betiere    zerbitzuaren kalitateari eutsiz. Guztiarekin ere, % 10,79ko igoera erregistratu da, 2013ko eta 2012ko beherakadekin alderatuta, % 9,60 eta % 29, hurrenez hurren.
1. kapituluak (langileen gastuak) % 33,20 dakar kopuru osoaren gainean, hau da, 2.475.499,02 euro, eta 2010. urtean hasitako joerari heltzen zaio, % 4,27ko murriztapenarekin, aurreko urtearekin alderatuta.
2. kapituluan (ondasunen eta zerbitzu arrunten gastua), 2.949.116,81 eurorekin (aurrekontuaren % 39,55 dakar), % 3,71 murriztu da aurreko ekitaldiarekin alderatuta.
4. kapituluan (transferentzia arruntak), % 180,39ko igoera dugu, guztira 1.113.157,84 euro. Horren arrazoia da arestian aipatu ditugun Enplegu planetara eta Tokiko Ekonomia Berpiztera 750.000 euro bideratu direla.
6. kapituluan (inbertsio errealak), % 87,90eko igoera aurreikusi da, zehazki, 532.800 euro, hau da, aurrekontu osoaren % 7,15.
Horrek inbertitzeko ahalegina (diru-sarrera arruntak lehengoratzeak ahalbidetuta) lehengoratzea dakar, Udalkutxak aurreko urteetako likidazio negatiboak itzuli ondoren.
Hona hemen inbertsio aipagarrienak: 100.000 euro martxan jartzeko Hiria Edertzeko Plana, 100.000 euro udal frontoia eraberritzeko, 100.000 euro PAESerako (80.000 euroko inbertsioa igerilekuetarako eta 20.000 euro argiteria publikoa hobetzen jarraitzeko), 90.000 euro Hedegile 42 helbideko lorategiaren urbanizaziorako, 60.000 euro Kolitza aterpetxe berrirako, 35.000 euro Irisgarritasunerako Udal Plan berria idazteko, 34.000 euro ikastetxe publikoen inbertsio eta ekipamendurako, 24.000 euro bideak eta herri bideak egokitzeko eta partida txikiagoak. Guztira, 532.000 euroko inbertsioa.

Arloka
Zor publikoa, maileguen amortizazioari eta interesei dagokienez, 383.300 eurokoa da. % 3,52 jaitsi da, eta aurrekontuaren % 5,14 dakar. Gobernuaren zuzendaritza nagusi eta organoetarako 137.392,96 euro. Horrek aurrekontuaren % 1,84 dakar, % 1,92 jaitsierarekin, 2013. urtearekin alderatuta. Administrazio Nagusia ere jaitsi egin da % 8,03, guztira 1.033.466,68 euro (% 13,86).
Gizarte Ekintza % 7,37 murriztu da, kontratu berriaren ondorioz eta Etxeko Laguntza Zerbitzuaren urteko errealitatearen ondorioz. 621.050,72 eurorekin, % 8,33 dakar. Behartsuen funtsari eutsi egin zaio, eta zenbatekoa 65.000 handitu da. Horrek % 4,84ko hobekuntza dakar. Beharrizan gehien duten herrialdeekin gauzatzen diren proiektu solidarioetarako % 0,7ko laguntzari ere eutsi zaio, eta aurreikusita dago ikastola zaharra egokitzea premiazko beharrizan sozialei aurre egiteko (hala ere, ez da aurrekontu partidarik aurreikusi, bertako langileekin egingo baita Enplegu Planaren bidez).
Gizarte Sustapenari dagokionez, partida % 607,73 igo da, Tokiko Enplegu Planaren 500.000 euroko zenbatekoa dela eta. Hezkuntza % 1,94 igo da, eta aurrekontuaren % 2,46 dakar, nagusiki 2.000 euro areagotu izanagatik Zubi Zaharra Ikastolako hitzarmenean. Etxebizitza eta Hirigintza arloek, 1.297.518,05 eurorekin, % 17,40 hartzen dute, % 11,61eko areagotzearekin, nagusiki Irisgarritasunerako Plan berria idazteko partidak, Hiria Edertzeko Plana eta parke eta lorategietan aurreikusitako inbertsioak direla eta.
Ongizate Komunitarioa aurrekontu honetako partida garrantzitsuetako bat da: 1.049.248,18 euro (aurrekontuaren %14,07). Kultura eta Kirolak % 10,41 igo da, 1.225.970,35 eurorekin, funtsean Udaleko zenbait instalazioetan inbertitzeko ahalegina egiteagatik, besteak beste, igerilekuetan energia eraginkortasuna hobetzeko aurreikusitakoak, frontoiaren estalkia, aldagelak eta kanpoko komunak edota  Kolitza  aterpetxe  berria  hobetzeko aurreikusitakoak.
Turismoari dagokion partida % 29,48 areagotu gastuaren 30,66ko jaitsierarekin, baina beste inbertsio partida batzuetan horien aldeko apustua egin da (Kolitzaren aterpea, fatxadak egokitzea, etab.).

Zorrak
Zor bizia 2013ko abenduaren 31n 3.505.800,14 eurokoa da (gehiena kiroldegia eraikitzearen ondorioz). Gutxienez, urtebete geroago 3.186.383,22 eurokoa izango da, eta horrek % 5,13ko finantza-karga dakar.